|
|
||||||
| albisteak | agenda | bio | diskografia | argazkiak | kontaktua | denda |
|
bio
Makala, What? Orain arte Makalaren berri izan ez dutenentzat, hona hemen pista batzuk. Zarautzen jaio zen 1970eko maiatzaren 23an Mikel Unzurrunzaga Schmitz, bere bi pasio nagusietan, surfa eta musika, oinarritu duena bere jarduera profesionala. Musikagintzan lehen urratsak 90. hamarkadaren hasieran eman zituen disko jartzaile gisa Makala goitizena erabiliz. Urteak pasa ahala bere emanaldiek gero eta musika anitzagoa bildu dute: afrobeatetik funkera, souletik reggaera, skatik hip hopera, boogalootik dubera, rocksteadytik jazzera, dena nahasita, xehetua, aise irensteko prest. Musika beltzak zor dion miresmenak alor horretan sakontzera eta bilduma zabal bat biltzera bultzatu du, tarteka "The Balde" zein "Entzun" aldizkarientzat kolaborazioak idatzi dituelarik. Planetako bazter ezberdinetako kluben eskariak jasoz, sesioak eskaini ditu Italia, Suiza, Alemania, Txekiar Errepublika, Belgika, Holanda, Frantzia eta Portugal. Espainiako geografia behin eta berriro zeharkatu du eta jaialdi arrakastatsu batzuetan parte hartu du, azpimarratuz Popkomm 2002, Sonar 2000 eta Elektronikaldia 1999 eta 2000-ean (Donostiako desagertutako azken jaialdi honetan ere, zuzendaritza artistikoa lanetan aritu zen Javi Pez-ekin batera, 2000-2005 urteetan). Lur orotako musikaria. Egun, bere disko jartzaile sesioak (irrati zein klubetan) Makala Bandaren, Makala Sound System zein Funkel Sound Systemen emanaldiekin tartekatzen ditu. Bere ekoizpen estudioak ere Funkel izena du. Platerren gibelean metatu eskarmentuak, bere lehen CD digipack "Makala plays Novophonic" (Novophonic / So Dens / Universal, 2002) grabatzera bultzatzen du desagertu aurretik Europa mailako onarpena lortu zuen zigiluan . Sesio eder honetan, Mikelek Novophoniceko katalagoa nahasten du erakutsiz berea duen gaitasuna entzulearen arreta pizteko erritmoa galdu gabe, disko jartzaile on batentzat ezinbesteko oinarria dena. Grabaketak Mikelengan ekoizpenaren harra ernaltzen du eta diskoak bere lehen kanta jasotzen du, "Novocut'n'Pastephonic", disko bereko hainbat sanplerrekin "kopiatu/itsatsi" teknikaren erabiliz garatutakoa. Lehen abentura horren ostean berak sortutako kantuen jarioa amaitezina da, single zein bildumetan bere influentzia musikalak azaleratuz. Besteak beste honakoetan parte hartu du: "No borders, No nations, No wars" (Duplikat Records 2003 Berlin), "Basque Electronic Diaspora vol. 3" (Metak, 2003), "Basque Planet" (Wagram, 2004), "Kaffeeburger der Sampler 1" (Duplikat Records, 2006) edota bajua eta ahotsarekin Javi Pez Orquesta "Sports" (Hitop 2004) eta Gailu "Pil Pil Sessions V.1" (Metak, 2002) besteak beste, "Hondartzan" (Metak, 2005) CD digipackaren grabaketa bide horren gailurra delarik. Disko honetan estrainekoz Makalak kantu guztiak konposatu, abestu eta jotzen ditu musikari sorta apartaren laguntzaz. Disko hau kultokoa izateko beste arrazoi bat dugu Euskal Herriko zigilu handienetarikoa izandako Metaken azken erreferentzia izatea. "Hondartzan"diskoak Makala berriz ere plazara ateratzen du, baita aukera eman ere, E-Gaztea Irratian berezko musika esparru bat izateko. Mikelen bilduma musikalaren etengabeko eguneraketaren ondorioz, "Boom Shaka Laka" izeneko programan estilo eta kolore guztietako estilo zein bandak nahasten ditu, aintzinakoak eta egungoak. "Makala Selects boom Shaka Laka" bere azken diskoa irratsaio horien antzera planteatu da, abiapuntua Euskal Herrian egun sustrai beltzekin sortutako doinuak direlarik. Hamar puztarri! Ez da harritzekoa Makalaren ibilbidearen etengabeko garapen logiko eta zintzoaren emaitza izaki. Bizitzan gauzak zintzoki, gusto onarekin, azpijoko edota erreminik gabe egiterik dagoelaren adibide. Hau dugu egungo doinua Euskal Herria beltzan!!! Carles Closa "Txarly Brown" Barzelona, 11.11.2006 DISKOGRAFIA Ala Maca & El Mangui Ala Maca Makala Smakalites Makala Basque Planet compiled by Fermin Muguruza Basque Electronic Diaspora Vol. 3 No Borders - No Nations - No Wars Trio Kempes Makala Makala ERREMIXAK Papawa Betagarri Sagarroi RE-EDITAK Janko Nilovic KOLABORAZIO DISKOGRAFIKOAK Javi P3z Orquesta -Gailu Instrümental Chazam y los Ecléctricos Digi Onze
|
||||||
| info@makala.info · informazio orokorra · lege oharra · pribatutasuna | ||||||